XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA. ALDUNDIA - OGASUNA ETA FINANTZAKEzinezkoa gertatu denez, bi aldiz saiatu arren, interesatuari edo beronen ordezkariari jakinarazpena helarazten, urtarrilaren 31ko Zergaren Foru Arau Orokorrak 105.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, interesatuei adierazten zaie 10 eguneko epea dutela, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, agertu eta jakinaraziak izateko.
Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuak, Sozietate Atalak - Donostiako Errotaburu pasealekuan, 2 zki.ko lehen solairuan, dituen bulegoetan agertu behar du interesatuak.
Aipatutako epea igarotzen bada interesatua agertu gabe, jakinarazitzat joko zaio ondorio legal guztietarako agertzeko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.
Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuak honako hau erabaki du:
Honen bidez ikusgai jartzen zaie hurrengo zerrendan aipatzen diren zergadunei egin ez diren jakinarazpenak eta berorien funtsezko elementuak, urtarrilaren 31ko Zergen Foru Arau Orokorrak 105.6 artikuluan esandakoa betez.
Aipatu zerrendan bakoitzari esleitzen zaion diru kopurua aurrezki kutxan edo bankutan sartu beharko dutela.
a) Hilabete bakoitzeko 1etik 15era bitartean notifikatutako likidazioek hurrengo hilabeteko 10a arte edo hurrengo lehen laneguna arte izango dute epea.
b) Hilabete bakoitzeko 16tik hilabete amaiera bitartean notifikatutako likidazioek hurrengo hilabeteko 25a arte edo hurrengo lehen laneguna arte izango dute epea.
Borondatez ordaintzeko epea amaiturik, zordunketak %20ko errekarguarekin kobratzeko prozeduari ekingo zaio.
Likidazio horren aurka birjarpen errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio likidazioa burutu duen organoari, beti ere likidazioaren jakinarazpena aurkezten denetik edo erreklamazioa Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboan aurkezten denetik hamabost egunetako epearen barruan, alabaina, ezin izango dira bi errekurtso hauek aldiberean aurkeztu.
Donostia, 1999ko azaroaren 22a. Zerbitzuko Burua.